XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) kultura ideologia bati estekatzen delarik, herri bat edo talde bat bortxatzen du bakarrik ideologia honen politika eta gizarte ereduak burrukatzerat.

Kultura, orduan, galtzen da herrikerian, taldekerian.

Zentzu honetan kultura politizatzea ez zaut komenigarri.

Politizatzeak gizartea aldatu nahi duen korrontearen alde ipintzea esan nahi badu komenigarri ez, beharreko da.

Politizatzeak ideologia bat inposatzeko (ideologiaren sentidurik txarrenean) kulturaren parte bat diren espresiobidez baliatzea esan nahi baldin badu, ez da gauza ona.

Halaz eta guztiz ez dugu kulturagintza jator bat eginen gure liburuek, kantaldiek, hitzaldiek, etab. ez badiote publikoari bere ingurua kritika zorrotz batez aztertzen erakusten.

Gaur normaltzat jotzen ditugun gauza asko eta asko iguingarri direla erakusten ez digun neurrian eta zer nolako gizarte berria nahi genuken garbiago ikusten laguntzen ez badigu, ez digu ezertarako balio kulturak.

Kulturagintzak, gizagintza eta herrigintza behar du izan eta ez berriketa edo espekulazio hutsa.

Ideatatik ekintzara pasatzeari politika baderitza kultura politizatu egin behar da.

Politika hitza nola ulertzen den arauera komenigarri ala ez izan daiteke.

Alderdi baten alde jartzeari txarto deritzot.

Jendearen desarroilatze politikoaren alde jartzeari ondo.

Ez da komeni: kultur lanak ideia eta programa politiko batzuetarako hedabide eta tresna bihurtzea.

Kultura politizatzea baino gehiago, kultura eta politika nahastea da hori.

Komeni da (hori litzateke politizatzea), kultur lana zeregin politiko orokorragoarekin koordinatzea, kulturaren autonomiarik halare galdu gabe.

Politika zabala ba-da bai, baina batzuena bakarrik ba-da ez.

Zentzu batetan, benetako kulturak politizatua izan behar lukeela uste dut.

Baina politizazioa zentzu zabalean ulertu behar da, eta ez talde edo partidu politizazio bezala.